Hondakinak Saihesteko Europako Astearekin bat egin du Donostiak
Bost programa ditu abian: pixoihal berrerabilgarriak, ur pitxerrak ostalaritzan, Donostitruk, jai sostengarriak, eta auzo eta etxe koposta. Ingurumen zinegotzi Axier Jakaren esanetan, “hondakinik onena, sortzen ez dena da”, eta herritarrak hondakinen inguruan sentsibilizatu beharra azpimarratu du: “Uste dugu oso garrantzitsua dela pixoihal berrerabilgarrien erabilera sustatzea. Programak oso harrera ona izan du, eta jadanik aurreko lau edizioetan 86 familiak hartu dute parte. Kalkulatzen dugu 86 tona hondakin gutxiago sortu direla”.