Eneko Aizpuruk askatasuna berreskuratu du, kartzelan sei urte eman eta gero
Eneko Aizpuru libre geratu da gaur goizean, Alboloteko espetxetik irten eta gero. Sei urte eman ditu kartzelan, Segiko kide izateagatik zigortuta. Granadan zegoen espetxeratuta, bere auzo Grosetik 870 kilometrora. Marruman egingo diote gaur harrera, 20:00etan.


