Lau kontzertu emango ditu Berri Txarrak taldeak
Intxaurrondo kultur etxean emango dituen hiru emanalditarako sarrerak agortu ondoren, beste bat egingo dute, urtarrilaren 12an.
Urtarrilaren 9an, 10ean, 11n eta 12an Berri Txarrak taldearen zalez beteko da Intxaurrondo. Lehen hiru emenalditarako sarrerak azkar agortu dira, eta laugarren bat egitea erabaki dute. Urtarrilaren 12rako, astelehena, emanaldia 20:0etan izango da, eta sarrerak bihar, asteartea, jarriko dituzte salgai. Interneten eta Viktoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eskuratu ahal izango dira 11:30ean.