Mikel Zabalzaren lagun eta auzokideek lore eskaintza egingo diote
Bihar, hilaren 26an, gazte altzatarra desagertu zela 29 urte betetzen direnean Bertsolari Txirrita kalean elkartuko dira. Lore eskaintza egingo dute Zabalza bizi zen etxebizitzaren aurrean. Biharko ekitaldian igandean egingo duten omenaldiaren berri emango dute.
1985eko azaroaren 25eko gauerdia pasata atxilotu zuten Altzan Mikel Zabalza, eta hura izan zen haren senideek bizirik ikusi zuten azken eguna. Haren gorpua hogei egun ondoren agertu zen, Endarlatsa inguruan, tortura zantzuekin. Bilaketa lanak bertan behera utzi zituzten abenduaren 14an, eta hurrengo egunean aurkitu zuen gorpuak Guardia Zibilak, jada arakatuta zegoen eremu batean.


