
Korrikalari bat baino gehiago izan ziren iaz ere mozorroturik parte hartu zutenak. (Argazkia: San Silvestre donostiarra)
Urteko azken lasterketa izango da aurten ere San Silvestre donostiarra. Amara Kirol Elkarteak antolatzen du urtero lehia, eta 30. lasterketarako izen ematea zabalik dagoela jakinarazi du.
Sansilvestredonostiarra.com webgunean egin behar da izen ematea, eta gehienezko partaidetza kopurua 3.500 lagunekoa izango da. Zehazki, abenduaren 31n, 16:00etan, izango da lasterketa, eta partaideek 8’6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Amara Kirol Elkarteak hainbat kiroletako federatuak biltzen ditu, atletismoa, areto futbola… klubak urtez urte eginiko lanari esker, gaur egun, Gipuzkoako herri lasterketen egutegian sartua dago Donostiako lehia; gainera, erreferentzialtasuna lortu du eta proba jendetsua da. Hala, gehienezko partaidetza mugara iristea lortzen dute, eta emakumeen partaidetza %35 izaten da.
Informazio gehiagorako
info@sansilvestredonostiarra.com posta elektronikora idatz daiteke, edo 634 59 26 14 telefono zenbakira dei daiteke.