Afari solasaldiak Tedone jatetxean
Groseko jatetxeak hainbat gonbidatu izango ditu azaroa eta abenduan. Ostegunean, hilaren 27an, Edorta Agirrek Sei desestrukturazio eta sei diskurtso inbasibo hitzaldia emango du 20:00etan. Sistemak hiperkontsumoa ezartzen duela salatuko du.
Hurrengo ekitaldia abenduaren 4an izango da. Txokolatearen historiari buruzko solasaldia izango da: Del cacao al chocolate: alquimia y ciencia ancestral. Abenduaren 9an, 1934ko irultzaren 80. urtemuga izango dute abiapuntu gisa. 1934ko urriaren 5ean Euskal Herrian deitutako greba orokorra izango dute hizpide.
Abenduaren 16an Eli Etxebestek Oteiza y la musica liburua aurkeztuko du. Hainbat dokumenturen bidez, Oteizaren musika zaletasuna eta garaiko musikariekin izan zuen harremana aztertu du argitalpen honetan.


