Alkateak ongi etorria emango die hirian erroldatzen diren jatorri ezberdineko pertsonei
Aurreneko harrera bihar bertan egingo da, 18:30ean, Donostiako Udalbatzan.
Irailetik aurrera hirian erroldatu diren 1.592 laguni bidali zaie gonbidapena.
Hirira etortzen diren pertsonei ongi etorria ematea ekitaldi sinboliko batetik haratago edukiz beteta dagoela: “Donostiak duen ondasun aberatsenetako bat aniztasuna da, eta hori aitortu nahi dugu, elkar ezagutzea eta elkarrengandik ikasteak are aberatsagoak egingo gaituela sinistuta gaude”.
Alkatearen hitzetan hirian 140 herrialdetik etorritako 183.000 lagun bizi dira, eta den-denak dira ongi etorriak: “Pertsona guztien parte hartzearekin eraikitako hiria osatu nahi dugu, elkartasunean eta elkarbizitzan oinarrituta, kultur aniztasunean eta berdintasunean sinisten dugulako”.
Kultur Aniztasunaren Bulegoa etorri berrientzako harrera protokolo bat diseinatzen ari da. Iaz egindako diagnostikoaren ondorioetako bat horixe izan baitzen. Naiara Sampedro Kultur Aniztasuneko zinegotziak adierazi du aurrerapauso nabarmena dela protokolo honen aurreneko fasea martxan jartzea: “Duela urte t’erdi sortu genuen sail hau eta pixkanaka pixkanaka urratsak egiten ari gara heburu bakar batekin, guztion eskubide politiko, sozial, ekonomiko, linguistiko eta kulturalak bermatzea, eta guztion eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna defendatzea”.