(Bideoa) Ipuin kolektibo bat osatu dute loiolatarrek
http://youtu.be/f9wsqH-0pJ8
Euskararen Nazioarteko Egunari begira lan eta lan aritu dira loiolatarrak. Auzolanean egindako bi bideo prestatu dituzte. Bideo batean, Loiolan euskaraz egiteko aldarria zabaldu dute, auzotar guztiek Loiolan ere euskaraz leloa errepikatuz. Bestean, Marta Garcia loiolatarraren ipuina izan dute abiapuntu gisa. Urumeak irakin ipuina kontatu dute denen artean, eta bideo bat osatu dute hainbat pasarte elkartuta. Joan den asteburuan auzoan bideoaren estreinaldia egin zuten. Sustrai aisialdi elkarteak bultzatu du auzotarrak elkartu dituen proiektu hau.
http://youtu.be/FWTAMCwbGHM.