Parte hartzaile batzuk, solasean. (Argazkia: Gaztezulo)
Ika Mizka. Eta hik nola bizi dunk euskara? zirkuituaren azken saioa egin dute gaur Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintza Unibertsitate Eskolan,
Gaztezulo aldizkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Euskararen Egunean bertan.
Solasaldiak 10:00etan hasi dira, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 13:00ak butartean euskararen erabileraren inguruan hausnartu dute 100 bat ikaslek, hainbat pertsona ezagunekin batera: Agurne Anasagasti, June Ansoleaga kazetariak, Ander Iruretagoiena aktorea, Galder Izagirre musikaria, Jon Maia eta Maddi Sarasua bertsolariak, Iraia Oiartzabal mosa disenatzailea eta Irantzu Pastor argazkilaria, besteak beste. Eurekin batera parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburuak eta Martin Garitano ahaldun nagusiak, beste arduradun politiko batzuekin batera.