http://vimeo.com/69486076
Azken 22 urteetan Donostia eta Pasai Antxo arteko Molinaon gazteek okupatu eta autogestionatu duten Kampsako historia jaso zuen Dani Lopezek 'Kampsa, 20 años de sueños y escombro' dokumentalean. Ostiralean sarean ikusi ahal izango da.
Azken 22 urteetan Donostia eta Pasai Antxo arteko Molinaon gazteek okupatu eta autogestionatu duten Kampsako historia ezagutzen al duzu? Dani Lopezek
Kampsa, 20 años de sueños y escombro dokumentalean jaso zuen. Besteak beste, azken Dock of the Bay jaialdian proiektatu zuten bere lana. Orain, sarean jarriko dute ikusgai, eta festa egingo dute ostiralean, Le Bukowskin (20:00). Festa giroa berotzen hasteko kontzertu bana emango dute
Erroma eta
Hell Division taldeek. Ondoren, 22:00ak aldera, dokumentala proiektatuko dute. Dani Lopezen lana
Kampsari buruzko filmaren webgunean jarriko dute ikusgai. Festarako sarrera doan izango da.
Inguruko hamarnaka talderen entsealeku, skaterren paradisu, eta musika komertzialaren zirkuituetatik at aritu diren talde askoren agertoki mitikoa izan zen Kampsa. Dani Lopez materiala biltzen hasi zen, eta ordubeteko dokumentala osatu zuen. Kampsa okupatu zutenen lekukotzak, bertan egindako kontzertuen irudiak, skate erakustaldiak, musika taldeen oroitzapenak, zaleak, bertan ibiltzen ziren lagunenak…
Lehen Kampsa hura eraitsi egin zuten inguruko urbanizazio lanen eraginez. Hastapenetako Kampsa haren lekukoa Ardi Gorrik hartuko zuen gerora. Molinao auzoan bertan gazteek okupatutako beste gune autogestionatuak bizirik dirau egun, askorentzat Kampsa II izenarekin. Skatea da gaur egun jardun nagusia bertan.