Babes neurriak ezarri dituzte biharko, olatuen arriskua dela eta
7:00etako eta 19:40eko itsasgora orduetarako abisu laranja ezarri dute.
Udalak, ohiko patroiak jarraituz, babes handiko neurriak jarriko ditu abian, izan ere, Salamanca pasealekuaren parean frontea indartu denetik lehen denboralea da. Itsasgoretatik kanpo, abisua horia izango da. Neurriak ondorengoak dira:
– Salamanca pasealekua, Jauregi Jenerala kaleraino eta Aldamar kaleko lehen blokean (Jauregi Jenerala eta Soraluze artean) ibilgailu guztiak kentzea.
– Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxita mantentzea eta oinezkoei sarrera debekatzea Aquariumeko biribilgunetik, Argazkilarien Elkarteko zonaldea bitartean.
– Haizearen Orrazia eta Leizaola Pasealekua ixtea.
– Pasealeku Berriko aparkalekura doan Urguleko sarbidea ixtea.
– Saneamendu eta Garbiketa zerbitzuei edukiontziak erretiratzeko ohartarazpena egin zaie eta ohiko kutxatilak kendu eta sarexka dutenak jartzea.
– SMS bidez bidaliko da Abisu Laranjaren abisua.
– Kontxa hondartzako instalazioei ere jakinarazpena egingo zaie, ohartarazpenen bat dagoen bakoitzean egin ohi den bezala.
– Hesiak eskura izango dituzte larrialdi zerbitzuek, beste zonalderen bat mugatu beharko balitz.
Nekane Burutaran Babes Zibileko zinegotziak hiritarrei tentuz ibiltzeko eskatu die: “Guztioi gustatzen zaigu olatuak ikustea, baina zentzuz jokatzeko eskatu nahi dut, egoera latzak ekiditeko. Udalak baliabide guztiak prest ditu eta olatuen eragina gutxitzeko hainbat neurri jarri ditu martxan, baina ezinbestekoa da gomendioei kasu egitea”.