Belodromoko eta Gasca kiroldegiko gimnasioan hobetze lanak egingo dituzte
Belodromoko gimnasioan lurzorua aldatzeko eta gunea margotzeko lanak hasi dira. Abenduaren 22rako berriro erabiltzeko prest egotea aurreikusten da. Obra hauek 20.000 euroko aurrekontua dute. Horrez gain, instalazio honen ziklo-indoorreko aretoan dauden bizikleta guztiak berrituko dira eta horretarako 40.000 euro bideratuko dira. Bizikleta berri hauek urtarrilean jarrita egongo dira, ikastaroen hasierarekin batera.
J.A. Gasca udal kiroldegian 25.000 euroko inbertsioa egingo da, gimnasioko lurzorua aldatu eta gaur egun hezetasuna eragiten duten ur sartzeak konpontzeko lanak egingo dira. Obra hauek abenduaren bukaeran egingo dira.