Ricard de Vargasen hitzaldia, Kaxildan
Idazle eta historialari katalanak ‘Anarkismoa eta nazio askapena’ hitzaldia emango du gaur, asteazkena, 19:00etan. Askapeneko Mugimendu Iberikoan (MIL) sartu zen 70eko hamarkadan, eta Salvador Puig Antich-en kide izan zen. Kataluniako prozesuaz hitz egingo du, ikuspegi libertariotik.