Korrikak denda berria irekiko du Bretxan
Gabonetan eta martxoan astelehenetik larunbatera egongo da arropa eta osagarriak erosteko aukera, bihartik aurrera.
Internet bidez ere.
Bidean da 19. Korrika, AEK euskaltegiaren eskutik. Zehazki, 2015eko martxoaren 19tik 29ra igaroko ditu lekuko bereziak Euskal Herriko hainbat txoko. Aurretik, ordea, Korrikako arropa erosteko aukera egongo da, hirian bertan. Zehazki, Bretxa merkataritza guneko beheko solairuan zabalduko dute denda, bihar. Gabonetan eta martxoan denda astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, eta gainontzean, ostegunetik larunbatera. Honako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara
Bertan, Korrikak propio sortu dituen jantzi eta osagarri berriak egongo dira aukeran, baita