Hogei artista eta musika talde baino gehiagok parte hartuko dute Groseko Itsaso Gutierrezek bultzatutako Eten egitasmoaren bidez.

Itsaso Gutierrez eta Ekhi Vegas, IRUTXULOKO HITZAren alde egindako kontzertu akustikoan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Eten egitasmoaren eskutik, tratu txarren aurkako kontzertua izango da bihar, Intxaurrondo kultur etxean. Emakumeen aurkako indarkeria salatzea du helburu emanaldiak, Itsaso Gutierrez Groseko musikariak bultzatutako Eten egitasmoaren bidez. Durangoko Plateruena kafe antzokian jada egin zuten kontzertu berezia iaz, eta bigarrenaren txanda izango da oraingoan. Hala, hainbat musikari ezagunek bat egingo dute jaialdian, bihar, 22:00etan. Guztira, 20 artista eta musika talde baino gehiago igoko dira eszenatokira, tartean, Skakeitan ska talde donostiarra.
On taldeko abeslaria da Itsaso Gutierrez, eta iaz abiatu zuen Eten egitasmoa. Kantu bilduma bat kaleratu zuen, 22 musikarik osatutako abestiekin. Guztiaren berri eman zion IRUTXULOKO HITZAri,
elkarrizketa mardul batean.
[box]
Zer: Tratu txarren aurkako jaialdia.
Non: Intxaurrondo kultur etxean
Noiz: Abenduak 13, larunbata, 22:00etan.
Partaideak: Ain_1, Amaia Zubiria, Amaren Alabak, Anje Duhalde, Big Boy, Eraso, Ero, Humus, Itxaro Borda eta Ekhi Vegas, Izaki Gardenak, Izate, Jabier Muguruza, Jupiter Jon, Kokein, Mikel Urdangain, NX, Perlak, Pottors eta Klito, Rafa Rueda, Skakeitan, Txuma Murugarren, Uluka eta 2zio.[/box]