Abuztuaren 31ko sarraskiak sortutako eztabaidaren inguruko hitzaldia
Fito Rodriguez idazlea ariko da hizlari gisa.
Donostia Sutan 1813 Elkarteak hitzaldi bat egingo du gaur (abenduak 15) 19:00etan, Doctor Camino liburutegian. Historiaren manipulazioa izenburupean ariko da hizketan Fito Rodriguez idazlea, Gontz garaia liburuaren egilea. Donostiaren 1813eko erreketa eta orduan izandako sarraskiak aztertu ditu saiakera honetan, eta eztabaida honen inguruan ariko da, hain zuzen.