Irakeko indarkeria aztertuko dute mahainguru batean
Donostiako Udaleko Lankidetza Atalak eta Komite Internazionalistak Iraken inguruko mahai inguru bat egingo dute ostegunean, hilaren 18an. Pedro Rojok gaur egungo gatazka armatuaren nondik norakoak aztertuko ditu, eta baita etorkizunerako sumatzen diren hiru agertoki posible ere: Siriako eredua, herrialdea zatitzea edo irtenbide politiko bat. Pedro Rojo arabista da eta Al Fanar, Arabiar Ezagutzarako Fundazioaren lehendakaria da. Mundu arabiarrean bizi izan da 20 urtez. Iraq, diario de la resistencia liburuaren egile-kidea eta El mundo visto por los árabes liburuaren egilea da. Gainera, hainbat artikulu eta hitzaldi eman ditu Irakeko egoeraren inguruan.
Nadi Hindik Emakumeen agenda soziala eta Iraken eman diren matxinadak aurkeztuko du. Emakumeek eremu publikoan duten eginkizunaz hitz egingo du, ekintzarako duten aukerez, dauzkaten mugei buruz, eta eusteko eta genero harremanak bultzatzeko aukerez. Granadako Unibertsitateko, Arabiar eta Islamiar Ikerketen ataleko ikertzailea da Hindi.
Hitzaldia Udal Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan.
Gaian adituak diren Nadia Hindi eta Pedro Rojok parte hartuko dute hizlari gisa.