Irudi mintzatuen hiztegi poetiko bat osatu nahi dute
http://vimeo.com/74555863
Euskarazko hainbat esamolderen bideo bidezko hiztegi/bilduma bat sortu, eta galtzen ari diren hizkerak jaso nahi dituzte, Euskal Herriko erretratu liriko bat egiteko. Proiektu hau 2011.urtean hasi zen eta oraindik abian da.Momentura arte bost esapidek osatzen duten eta izenburu bera duen film labur bat egin dute. Hemendik aurrera esapide gehiago jasoko dituzte eta aldi berean interneten bideo hauek bilduko dituen plataforma bat sortuko dute, guztien eskura egongo den ikus-entzunezko “hiztegi” bat osatuz.
Asteazkenean, hilaren 17an, Egiako Reflex espazioan aurkeztuko dute proiektua, 18:00etan. Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa film laburraren proiekzioa emango dute. Ondoren, proiektuaren aurkezpena eta baita honen helburuena ere egingo dute. Eta lan dinamika bat egingo dute:a lde batetik, euskarari eta esapideei dagozkien ekarpenak jasoko dituzte, eta bestetik, komunitatea hurbiltzeko eta proiektua helarazteko proposamenak entzun nahi dituzte.