ONCEko kupoitzarraren zozketak 315.000 euro banatu ditu hirian
Bulebarreko kupoi saltzaileak eman du zorte ona oraingoan.
Santa Luzia egunarekin bat eginez, abenduaren 13ko kupoitzarraren zozketan, sari ederra banatu zuen ONCEk Donostian. Bulebarreko Mercedes Perez kupoi saltzaileak 315.000 euroko saria banatu zuen. Zehazki, zenbaki saridunaren hamar kupoi saldu zituen Perezek, horietatik bederatzi kupoik 30.000 euroko sari bana lortu dute, eta bestea, XXL modalitatekoa zenez, 45.000 euro.
ONCEk gogorarazi du Gabonetako Rasca dagoeneko salgai dutela, eta 29 milioi euroko sariak banatuko dituela, 250.000 euroko sariak tartean. Horretaz gain, 2015eko urtarrilaren 1ean zozkatuko duten Eguberrietako Zozketaren kupoiak ere salgai dauzkate, guztira 44 milioi euro banatuko ditu saritan.