San Tomas bezperan ska gaua egingo dute Txantxarrekan
http://youtu.be/GGcQQ_M-Mog
Larunbatean Zartako-K eta Sardeska musika taldeak izango dira zuzenean Antiguako gaztetxean, 21:00etan. Zartako-K Tafallako street ska taldea da eta ska, punk, reggae eta rock and roll doinuz beteko du Txantxarreka. 2008an eman zituzten lehen kontzertuak, baina musikarekiko lotura aspalditik dator. Hasiera amateurra atzean utzita, azken boladan Gatillazo, Gatibu, Vendetta, Berri Txarrak eta Hell Beer Boys taldeekin egon dira oholtza gainean, besteak beste. 2012an Kalekumeak diskoa atera ostean irailean Odol Berria diskoaren aurrerapen bat aurkeztu zuten: Eraso Erasotzaileari. Sardeska Errenteria-Oreretatik etorriko da. 2012an sortu zen taldea, eta aurten lehen diskoa aurkeztu dute Durangoko Azokan.