Zer egiten dute banketxeek geure diruarekin?
http://vimeo.com/59010358
Gaur Con tu dinero (Zure diruarekin) dokumentala proiektatuko dute Guardetxean.
Finantzen arloan alternatibak existitzen diren jakin nahi baduzu, gaur (ostirala, 19:30) aukera bat emango dizute Guardetxean. Jakin badakizu zer egiten ote duen zure bankuak zure diruarekin? lelopean, gai honi buruzko proiekzio bat eta hitzaldi bat egingo dituzte.
Con tu dinero (zure diruarekin) dokumentalaren proiekzioarekin piztuko dute gogoeta. Krisialdiak, bankuen jarduerak zalantzan jarri ondoren, banku eta aurrezki kutxei buruzko eztabaida sortu du, euren bezeroek utzitako dirua non eta zertarako erabiltzen duten hausnartzeko. Jakin badakigu nola erabiltzen den diru hori? Dokumentalarekin, bankuek armagintzaren industriarekin dituen harremanak, giza eta lan eskubideak babesten ez dituzten transnazionalak eta beste hainbat jokabide agerian uzten dira. Egoera honi aurre egiteko finantza etikoak eta ekonomia alternatiboen sareak erakusten dira.
Emanaldiaren ondoren, solasaldirako txanda izango da. Fiare eta Setem Hego Haizea-ko kide batzuek parte hartuko dute bertan.

