
Grises taldea
Musika kontzertu bat San Tomas egunez? Noski baietz. Groseko Garoa liburu dendan
Grises taldeak joko du igandean, 12:30ean. Elektro popa egiten du Zestoako taldeak, eta beraiek izango dira
Paperezko Kontzertuen lehen hiruhilekoaren azken gonbidatuak. Dantzarako erritmo elektronikoak eta 80. hamarkadako pop doinuak gogora ekartzen dituzte. Garoan unplugged kontzertu bat emango dute,
The Sadies taldeak eta Sam Amidon-ek egin bezala.
Musika bakarrik ez, Paperezko Kontzertuak zikloaz gozatzeko aukera izan dutenek, badakite harrera goxoa egingo dietela igandean, beti prestatzen baitute mokadutxoren bat. Bihar Santo Tomas egunez txistor pintxoekin eta ardoarekin egingo diete ongi etorria musika zaleei.