IRUTXULOKO HITZAren txapela jantziko dute San Silvestre lasterketan
San Silvestre donostiarra. Amara Kirol Elkarteak antolatzen du urtero lehia, eta 30. lasterketarako izen ematea zabalik dago. Lehen postua eskuratzen duten lehen emakumezkoak eta lehen gizonezkoak IRUTXULOKO HITZAren txapela eskuratuko du! Animatu eta parte hartu proba honetan. Informazio gehiagorako info@sansilvestredonostiarra.com idatzi edo 634 59 26 14 telefono zenbakira dei daiteke.
Abenduaren 31n, 16:00etan, izango da lasterketa, eta partaideek 8’6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Urteko azken lasterketa izango da aurten ere