'Euskal Herriko Patologia Linguistikoak: ze gahixo gauden' hitzaldi umoretsua egingo du gaur, asteazkena, 19:00etan.
Kike Amonarriz. (Argazkia: Dani Blanco)
‘Euskal Herriko Patologia Linguistikoak: ze gahixo gauden’ hitzaldi umoretsua egingo du gaur, asteazkena, 19:00etan.
Umoreaz gogoetak egiteko, eta pasadizo xelebreak kontatzeko baliatuko du
Argia aldizkariarekin rekin batera argitaratu berri duen
Azken Txorakikeriak txiste liburua. Hain zuzen,
Argia-ko orrialdeetan hasi zen umorea lantzen, 1980an, eta geroztik, umorearen inguruan sortutako hausnarketak partekatuko ditu Groseko Garoa liburu dendan. Gogoetak egiteko
Azken Txorakikeriak liburuko adibideak erabiliko ditu. Euskal Herrian benetan gertatutako pasadizoetan oinarrituta patologia linguistikoak ere kontatuko ditu. Benetako pasadizo horietako batzuk liburuan bertan irakur daitezke.
Azken Txorakikeriak liburua azken urteotan
Argia astekarian argitaratutako txisteen bilduma da, eta liburuaren izenburuak azkenak direla badio ere, auskalo Kike Amonarrizen txiste berriez gozatzeko aukera izango ote dugun aurrerantzean. Bitartean, ekitaldi umoretsuaz gozatzeko tartea izango dugu.