
(Argazkia: Aiaraldea.com)
Abenduaren 20an Egiako Eroskin izango dira elikagaiak jasotzen; eta abenduaren 27an eta 28an Garberan.
Hega luze eta sardinak oliotan, azukrea, pasta, arroza, lekaleak eta konpresak jasoko ditu SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak. Tindoufeko errefuxiatuen egoera oso larria dela adierazi du, eta osasun arazo larriak sufritzen dituztela. Batez ere, bost urtetik beherako umeak, haurdun dauden emakumeak eta bularra ematen ari diren emakumeak arriskuan daudela ohartarazi dute. Errefuxiatuei laguntza emateko Piztu Itxaropena karabana abian jarri dute. Elikagaiak eta emakumeentzako konpresak biltzen ari dira.
Abenduaren 20an, larunbata, Egiako Eroskin izango dira. Abenduaren 27an eta 28an, berriz, Garberan. Urtarrilean bigarren bilketa bat egingo dute. Groseko ikastetxeetan eta Eroski eta Lidl supermerkatuetan egingo dute. Oraindik ez dute datarik zehaztu.