Orkestra ikasketa Masterra eskainiko du Musikenek
Goi mailako musika ikastegiak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egindako akordio bati esker sortu dute aukera.
Musikenek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Jorda Gela izenekoaren bidez. Musika ikastegiaren eta orkestraren arteko elkarlana bultzatu zuten horrela, eta gaurkoan akordio horren emaitzetako bat aurkeztu dute: Orkestra ikasketa Masterra. 2015-16 ikasturtean abiatuko da ikasketa adar berria, eta 30 ikaslerentzako tokia izango du. Zehazki, hari instrumentuei zuzendutako masterra izango da, hala, atal bakoitzeko sei musikari aukeratuko dituzte: hamabi biolin (sei atal bakoitzerako), sei biola, sei biolontxelo eta sei kontrabaxu. Espainiako Kultura Ministerioak dagoeneko homologatu duela jakinarazi dute gaurko aurkezpenean, eta orain arte halako ikasketak egiteko musikariek atzerrira joan beharra zutela gogorarazi dute.
Musikeneko irakasleak izango dira bereziki masterra zuzenduko dutenak, baina ikastegitik kanpoko profesionalak ere arituko dira irakasle lanetan. Hala, Musikenen teoria landu ondoren, praktikak orkestran bertan egiteko aukera izango dute ikasleek. Titulua lortzen dutenei gaitasuna emango diete bai orkestra interpretaziorako, bai eta ikerketari lotutako beste ikasketa batzuk jarraitzeko ere.
Izena emateko epea datorren otsailean irekiko dute, eta ondoren aukeraketa bat egingo dute, aurkezten diren guztien artean. Guztira, 6.700 euroko prezioa izango du masterrak.
Duela bi urte egin zuten bat