Izugarrizko maila erakutsi zuen Urdaibaik, irailean ospatutako Kontxako Banderan. Lehen jardunaldian egindako marka bikaina izan bazen, bigarren igandekoa hobea izan zen. Honela gauzak, Kontxako Bandera irabazteaz gain, bi jardunaldien denborak batuta, historiako markarik onena egin zuten bizkaitarrek: 38:04:76.

Urdaibaiko arraunlariak, banderarekin. (Argazkia: Lide Ferreira)
Izugarrizko maila erakutsi zuen Urdaibaik, irailean ospatutako Kontxako Banderan. Lehen jardunaldian egindako marka bikaina izan bazen, bigarren igandekoa hobea izan zen. Honela gauzak, Kontxako Bandera irabazteaz gain, bi jardunaldien denborak batuta, historiako markarik onena egin zuten bizkaitarrek: 38:04:76.
Hondarribiak egindako lana ere nabarmentzekoa izan zen, bigarren postua lortu baitzuen traineru berdeak, Kaiku gaindituta. Donostiarra, bere aldetik, lehen igandean baino askoz hobe aritu ziren bigarren jardunaldian. 20 minutuko mugatik ez ziren horren urruti ibili, Xabier Zabala donostiarren entrenatzaileak nahi bezala. Zortzigarren amaitu zuten sailkapenean. Emakumeei dagokienez, San Juanek irabazi zuen Kontxako Bandera. Bigarren jardunaldian azkarrena Zumaia izan zen, baina segundo bakar batera iritsi ziren sanjuandarrak, nahikoa trapu preziatua etxeratzeko.
Hain zuzen ere, San Juanek 4 segundoko aldea atera zion Zumaiari lehen jardunaldian. Kontxako Banderarekin, San Juanek denboraldi bikaina biribildu zuen. Izan ere, Donostiako Banderaz gain, Eusko Tren Liga eta Gipuzkoako Txapelketa ere eskuratu ditu aurten.