Behobia-Donostiak 50 urte bete zituen azaroan, eta urtemuga ez zen oharkabean pasa, berrikuntza garrantzitsuekin etorri baitzen. Lasterketak aldaketak izan zituen ibilbidean. Hala, Errenteria-Oreretatik eta Pasai Antxotik igaro ziren korrikalariak.
Behobia-Donostia Lasterketa. (Argazkia: Urko Etxebeste /Oarsobidasoko Hitza)
Ander Sagarzazuk lehen donostiarraren saria, Hitza Saria, jaso zuen.
Behobia-Donostiak 50 urte bete zituen azaroan, eta urtemuga ez zen oharkabean pasa, berrikuntza garrantzitsuekin etorri baitzen. Hain zuzen ere, lasterketak aldaketak izan zituen ibilbidean. Hala, Errenteria-Oreretatik eta Pasai Antxotik igaro ziren korrikalariak; beraz, ibilbidetik kanpo geratuko ziren Lezo eta Pasaiako portua, jatorrizko ibilbidea berreskuratu eta gero. Izan ere, 1919an sortu zuten Behobia-Donostia, eta lehen urte hartatik 1963 bitartean, lasterketa Errenteria-Oreretatik eta Pasai Antxotik igarotzen zen.
Aldaketak aldaketa, joan den azaroan marka berri bat ezarri zuen Behobia-Donostiak, parte hartzaile kopuruari dagokionez: 26.566 korrikalari irten ziren Behobiatik –30.000 baino gehiagok egin zuten izena ematea–, eta horietatik ia hiru mila donostiarrak izan ziren –2.882–. Sailkapen orokorrari dagokionez, guztien artean azkarrena Jose Carlos Hernandez izan zen, eta Ander Sagarzazuk lehen donostiarraren saria, Hitza Saria, jaso zuen. Emakumeen artean onena Vanessa Veiga izan zen.