Azken urteotako denboraldi latzenak kolpatu zuen hiria, otsailaren 2an. 5,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin zituen, eta hilabeteak pasa behar izan ziren normaltasunera itzultzeko. Pasealeku Berria, esaterako, lau hilabete geroago ireki zuten oinezkoentzat.
Irutxuloko Hitza
Zubiek jasan zituzten kalte larrienak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Azken urteotako denboraldi latzenak kolpatu zuen hiria, otsailaren 2an. 5,5 milioi eurotik gorako kalteak eragin zituen, eta hilabeteak pasa behar izan ziren normaltasunera itzultzeko. Pasealeku Berria, esaterako, lau hilabete geroago ireki zuten oinezkoentzat.
Pasealeku Berriko horma, Kontxako kabinak, hondartzetara sarbideak, zubiak eta Zurriolako kai muturra izan ziren kaltetuenak. Udalak bidalitako zerrendaren arabera, barandak, eskailerak, hormak eta galtzada-harriak izan ziren egitura hondatuenak, besteak beste. Pasealeku Berrian, zehazki, 150 metro petril desagerrarazi zuen itsasoak, kristalezko baranda osoaz gain.
Era berean, Kontxa pasealekuan baranda zati asko hondatu zituen enbatak; Frantzia pasealekuan 18 metroko horma txikitu zuen; Kursaal zubiak baranda zati handi bat galdu zuen; eta Santa Katalina zubiko 28 metro inguruko baranda zati bat uretara bota zuen.
Hondartzetan denboraleak izandako indarra agerian jartzen duen datua da Kontxa eta Zurriola artean 95 tona egur jaso zituztela. Egur kopuru horri gehitu behar zaio, Aldamar, Zurriola hiribidea eta Abuztuaren 31ko kalea bakarrik kontuan hartuta, 11 tona hondakin baino gehiago jaso zituztela. Orotara, 358 pertsonek parte hartu zuten larrialdi, garbiketa eta leheneratze dispositiboetan, lau egunez. Horietako askok txanda batean baino gehiagotan parte hartu zuten.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea