Aurten esan daiteke bi aldiz abordatu dutela Donostia, Aste Nagusiko jarduera nagusiaz gain, uztailean milaka pertsonek bat egin baitzuten piratekin, Edozer Dugu Posible egunean. Donostiako Piraten arabera, 55.000 lagun inguru elkartu ziren Zurriola hondartzan, Manu Chaoren kontzertua ikusteko.
Edozer Dugu Posible Eguna, Zurriola hondartzan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
55.000 lagun inguru elkartu ziren Zurriola hondartzan, Manu Chaoren kontzertua ikusteko.
Edozer zutela posible sinetsi zuten, baita lortu ere. Jai herrikoien aldeko aldarria inoiz baino ozenagoa izatea lortu zuten Donostiako Piratek, uztailean. Urteak dira jai herrikoien aldeko lanari ekin ziotela, Aste Nagusiaren jai ereduarekin zuten kezkak bultzatuta. Hori aldatu nahirik, egitasmo ugari antolatzen hasi ziren; ikusgarriena, abordatzea. Aurten esan daiteke bi aldiz abordatu dutela Donostia, Aste Nagusiko jarduera nagusiaz gain, uztailean milaka pertsonek bat egin baitzuten piratekin,
Edozer Dugu Posible egunean. Donostiako Piraten arabera, 55.000 lagun inguru elkartu ziren Zurriola hondartzan, Manu Chaoren kontzertua ikusteko.
Bestalde,
Donostiako Piratek antolaketa eredu berri bat jarri dute abian, jai ereduaren inguruan sakontzeko xedearekin. Erabakiak hartzeko ardura kofradien esku egongo da aurrerantzean, parte hartze zuzena bermatu ahal izateko. Aurten beste bost kofradia sortu dituzte: Aingura, Kalepoza, Filibusteroak, Ubarroiak eta Traganarrua. Bederatzi talde daude guztira.