Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman die 26/11 auzian epaitutako berrogei gazte independentistei. 2013ko urrian hasi zuten epaiketa, eta ekainean eman zuen epaia auzitegiak. Sei donostiar zeuden epaituen artean: Maialen Eldua (Egia, 1988), Asier Coloma (Parte Zaharra, 1979), Mikel Esquiroz (Intxaurrondo, 1988), Garazi Rodriguez (Gros, 1987), Aitziber Arrieta (Parte Zaharra, 1985) eta Eihar Egaña (Amara, 1988).
Konpromiso Eguna ospatu zuten martxoan, eta Bulebarra laranka kolorez margotu zuten. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman die 26/11 auzian epaitutako berrogei gazte independentistei. 2013ko urrian hasi zuten epaiketa, eta ekainean eman zuen epaia auzitegiak. Sei donostiar zeuden epaituen artean: Maialen Eldua (Egia, 1988), Asier Coloma (Parte Zaharra, 1979), Mikel Esquiroz (Intxaurrondo, 1988), Garazi Rodriguez (Gros, 1987), Aitziber Arrieta (Parte Zaharra, 1985) eta Eihar Egaña (Amara, 1988).
Errugabeak izan arren, seiren espetxealdiak batuz gero, bost urte eta erdi igaro dituzte kartzelan, behin-behinean. Kaltea egina dago, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 2009an egindako sarekadatik aurten arte bizitakoari errepasoa egiten bazaio bederen: atxiloketa bera eta inkomunikazio aldia, behin-behineko espetxealdia eta auzipetuen aulkian izateko Madrilera egindako joan-etorriak.
Albistea pozik jaso zuten auzipetuek, senideek eta prozesu osoan babesa eskaini zieten herritarrek. Kaltea egina dagoen arren, gazteak geroari begira jarri ziren epaia jakin bezain pronto, «etorkizun berri bat» eraikitzeko prest. Hala esan zuten auzipetuek, Iruñean egindako agerraldian.