Jagoba Arrasaterekin ekin zion Realak denboraldi berriari, baina David Moyes entrenatzaile eskoziarrak hartu zion lekukoa azaroan, zuzendaritzak bizkaitarra kargutik kendu eta gero.
Loren, Aperribai eta David Moyes. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Jagoba Arrasaterekin ekin zion Realak denboraldi berriari, baina
David Moyes entrenatzaile eskoziarrak hartu zion lekukoa azaroan, zuzendaritzak bizkaitarra kargutik kendu eta gero.
Entrenatzaile berria ez ezik, Realak izango duen estadio berria ere albiste bilakatu da urtearen azken txanpan. Hain zuzen ere,
udal talde guztiek aho batez onartu zituzten abenduan Anoeta kiroldegia berritzeko lehiaketaren pleguak. Estadioa berritzeko 45 milioi euroko aurrekontua ezarri dute, eta estadio berriak 40.000-45.000 ikusle inguru jasotzeko ahalmena izango du.
Horrekin batera, estadio txikiko harmailak gerturatuko dituzte, eta 5.000 ikusle arte jasotzeko gaitasuna izango du. Kiroletako zinegotzi Josu Ruizen arabera, Anoeta berritzeko «behin betiko» pausoa eman dute. «Sekulako berria da hiritarrentzat», adierazi zuen.