
Edukiontzi marroia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Uztailerako hiri guztian edukiontzi marroiak ezarri zituzten. Hau da, hondakin organikoak biltzeko txip bidezko sistema berrira egokitu zituzten auzo guztiak.
Familia edo etxe bakoitzak bere txartelarekin ireki behar du orain edukiontzi marroia. Txartelak gertutasun sistema erabiltzen duen txip bat darama barnean. 17.962 familik txartela eskuratu dute jada.
Edukiontziak Grosen eta Amaran jarri zituzten lehenik, martxoan. Bi auzo horietan dagoeneko erabiltzen zuten bosgarren edukiontzia, baina sistema eta edukiontziak egokitu zituzten.
Bosgarren edukiontziaren erabilera bultzatu duen kanpainaren leloa
Hemen da konposta izan da. Zero zabor filosofiari jarraituz, zabor gutxiago sortzea da udal gobernuaren helburua, eta sortzen dena ahalik eta neurri handienean berrerabiltzea.
Parte Zaharrean ere bilketa sistema berri bati ekin diote. Zabor poltsak atarietan uzten ziren hiriko auzo bakarra zen Parte Zaharra, eta egoera horrekin amaitu nahi izan du udalak.
Bestalde,
Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB Tratamendu Mekaniko Biologiko plantaren ingurumen baimena luzeatzeari uko egin zion azaroan.
Erabakia «politikoa» dela salatu zuen aldundiak, eta birziklatze plana atzeratuko duela ohartarazi zuen.
-
-
Nora Galparsoro Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziak Zurriola hiribidean aurkeztu du organikoa birziklatzeko edukiontzi berria. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
-
-
Itxura hau izango dute edukiontzi marroia erabiltzeko txartelek. (Argazkia: Agurtzane Altuna)