
Konstituzio plaza lepo, bandera jaitsieran. (Argazkia: N.Lizarralde)
Bihar, urtarrilak 6, amaituko da epea. Zozketa publikoa, berriz, ostiralean izango da, urtarrilaren 9an, 18:00etan, Udalbatzan. Haur danborradako pertsonaiek aterako dituzte zenbakiak. Egun horretatik aurrera jakinaraziko zaie irabazleei telefonoz izadan edo arriadan egotea egokitu zaien, eta noiz eta non jaso beharko dituzten gonbidapenak.
Urtarrilaren 19ko banderaren jasoerarako 30, eta urtarrilaren 20ko jaitsierarako beste 30 plaza zozkatuko dira. Guztira, beraz, 60 lagunek ikusi ahal izango dute ekitaldia balkoitik, izan ere, pertsona bakoitzak beste lagun bat eraman ahal izango du. Udaletxetik, berriz, 48 lagunek jarraitu ahal izango dute 12:00etan hasten den haur danborrada, guztira 24 plaza zozketatuko direlarik.
Hiru aukera daude izena emateko; Udalinfora gerturatuz; Donostia.org webgunearen bidez eta 010 telefonoaren bidez. Donostian erroldatua egon beharra dago zozketan parte hartu ahal izateko eta 18 urtetik gorakoa izan urtarrilaren 6rako. Izena emateko garaian ezin izango da banderaren igoera edo jaitsierako ekitaldia aukeratu, bai ordea, ekitaldi horietan edo haur danborradarenean egon nahi den, edo bietan.