Olentzerori lekukoa hartuko diote gaur Errege Magoek

Iaz zaldi gainean iritsi ziren Errege Magoak. (Argazkia: Nerea Lizarralde)

Iaz zaldi gainean iritsi ziren Errege Magoak. (Argazkia: Nerea Lizarralde)

Meltxor, Gaspar eta Baltasar 14:50ean iritsiko dira, suhiltzaileen kamioi batean. Etxez etxe ilusioa eta magia banatzea dagokie gaur gauean. Gau luzea pasako dute, baina une hori iritsi aurretik, haurrek haiekin egoteko aukera izango dute gaur. Haurrak agurtu, horien eskutitzak jaso eta gozoki mordoa -1.600- banatuko dute Erdialdean egingo duten ohiko desfilean. Iaz zaldi gainean iritsi ziren Donostiara, eta aurten suhiltzaileen kamioi baten gainean etorriko dira. Beraiei esker iritsiko baitira etxebizitza altuenetara, neska-mutilek helarazi dizkieten eskaera guztiak betetzeko. Bulebarrera iritsiko dira, eta handik Osoko Bilkuren Aretora joando dira, agur esatera gerturatu nahi duten pertsona guztiei harrera egiteko, 15:30etik 17:00etara. Arratsaldeko 18:00etan bulebarretik irtengo da Errege Magoei ongi etorri egingo dien kabalgata eta hiriko kaleetan zehar ibiliko da: Hernani, Etorbidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoako plaza, Legazpi eta bulebarra. 19:00ak inguru amaituko da kabalgata. Jarraian, Ekialdeko Errege Magoak hiriko ospitaleetara hurbilduko dira.
HITZAkide HITZAkide