100 euro aurreratu beharko dituzte parte hartzaileek, behar baino izen emate gehiago egin ez daitezen. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Parte hartzeko aukera izango da hilaren 29a arte, eta zozketa otsailaren 10ean izango da.
Bihar hasiko da eguzkitako oihalen zozketan izena emateko epea, eta hilaren 29a arte, donostiarrek 1.400 eguzkitakoen zozketan parte hartu ahal izango dute. Otsailaren 10ean egingo dute zozketa, eta emaitza hiru denboralditarako izango da.
Iaz bezala, ehun euro aurreratu beharko dituzte parte hartzaileek, postua ziurtatzeko behar baino izen emate gehiago egon ez daitezen. Horrekin batera, bizileku bakoitzeko lagun batek eman dezake izena, udalaren webgunean eta baita aurrez aurre ere. Martxoaren 30etik aurrera, libre geratu diren toldoak eskatzeko prozesua irekiko dute.