Danborrada udal balkoietatik ikusteko 1.810 donostiarrek izena eman dute
Zozketa etzi egingo dute, 18:00etan.
Guztira 1.810 hiritarrek izena eman dute danborrada udal balkoietatik ikusteko zozketan. Horietatik 1.475 lagun banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko zozketan sartu dira, eta 335 berriz haru danborrada ikusteko. Etzi egingo dituzte bi zozketak, 18:00etan, Udalbatza Aretoan, eta bertan egongo dira Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Axier Jaka Partaidetza zinegotzia.
Konstituzio plazako eraikinean 30 plaza zozketatuko dituzte egun bakoitzean, eta saridun bakoitzak beste lagun bat eramateko eskubidea izango du, aurreko urteetan bezala. Udaletxean 24 plaza zozketatuko dituzte.