Galopan datoz Antiguako sansebastianak
EGITARAUA:
Urtarrilaren 15a, osteguna
-19:00 Antiguako X. Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finalak.
-20:00 Rap gaua Txantxarrekan: Lirica de cerdos eta Lurpekariak.
Urtarrilaren 16a, ostirala
– 17:00 Haurren jaitsiera Txorotxarangarekin, Jakintza eta Larramenditik hasita Benta Berriko plazaraino.
– 18:00 Haurrentzako antzerkia Txorotxarangarekin Benta Berri plazan.
– 18:45 Merendola mundiala Benta Berri plazan.
– 19:00 Jaietako txupina, sorpresa ugarirekin, Benta Berriko plazan.
– 19:00 Luntx herrikoia Benta Berriko plazan poteo elegantera datozenentzat.
– 20:00 Poteo elegantea Antiguan zehar Iraunkorrak txaranga eta edabe magikoz lagunduta.
– 23:30 Auzo-Rock 2015. Frontoian: Ezustean, Pelayo y sus malditos eta DJak.
Urtarrilaren 17a, larunbata
– 10:30 Txikienentzat motor zirkuitua. Lagunak Tabernaren eskutik Gorgatxo plazan.
– 11:00 Gure Esku Dago-ren LipDub-a Antiguako frontoian hasita.
– 12:00 Cus-cus eta te tailerra, Kolore Guztiak elkartearen eskutik, Antiguako frontoian.
– 17:00 Haurrentzako jolasak Auskalo Astialdi Taldearen eskutik, Gaskonia plazan.
– 20:00 Helduentzako antzerkia Lugaritzen. Grotesques taldea Mucho ruido y pocas nueces emanaldiarekin.
– 19:30 Poteo feminista Antiguako Talde Feministak antolatuta, auzoan zehar.
– 22:00 Antigua Rock 2015: Besteik Pe, Potato eta Skakeitan, Antiguako frontoian.
Urtarrilaren 18a, igandea
– 12:00 Herri dantza frontoian.
– 17:30 Mikel Laboaren V. Bertso Sariketa bertsolari gazteekin, Dokan.
– 19:30 Helduentzako antzerkia Lugaritzen: Grotesques taldea Mucho ruido y pocas nueces emanaldiarekin.
Urtarrilaren 19a, astelehena
18:30 Buruhandiak Matia Kalean zehar.
19:00 Iraunkorrak txarangarekin kalejira Antiguan zehar (22:00ak arte).
00:00 Ikurrinaren igoera Sansustene danborradaren eskutik Benta Berri plazan.
00:00 Iraunkorrak txaranga gau osoan zehar Antiguako kaleetatik.
00:10 Real Club de Tenis de San Sebastian danborradaren irteera.
00:30 Zubimusu danborradaren irteera.
02:00 Santo Tomas Lizeoko H.D.G.E danborradaren irteera.
03:00 Danborrada herrikoia antiguatar guztientzat Matia kalean zehar, Iraunkorrak txarangak lagunduta goizeko 06:00ak arte.
Urtarrilaren 20a, asteartea
07:00 Gazte danborradaren irteera Alfonso XIII. plazatik.
09:00 Jakintzako gurasoen danborradaren irteera.
11:00 Istingorra danborradaren irteera.
12:00 Gaupaseroen argazkia Antiguako frontoian.
12:00 Orkestra elektrotxaranga.
17:00 Haur danborradaren irteera.
17:00 Benta Berriko lagunak danborradaren irteera.
17:30 Txirain danborradaren irteera.
18:00 Antiguoko Kirol Elkartearen danborradaren irteera.
21:00 Baso Etxea danborradaren irteera.
00:00 Ikurrinaren jaitsiera Benta Berriko plazan, Baso-Etxearen eskutik.
Urtarrilaren 22a, osteguna
– 20:00 Joseba Irazoki & Lagunak kontzertua. Sarrera 7 euro, aurretik, eta 9 euro, bertan. Salgai: Doka, Trikuharri eta Rekalde (Alde Zaharra).
Urtarrilaren 23a, ostirala
– 18:00 Haurrentzako ‘Kontu Kontari’ antzezlana eliza azpian. Ipuin kontalariek Matriuska zirkoa gerturatuko digute.
– 18:30 On ekin eta ongi jan! Txalupagillene plazan. Norbanako eta kuadrilla arteko patata tortila lehiaketa eta taberna eta elkarte arteko pintxo lehiaketa.
-19:00 Antiguaotarrak Kontsumo Taldearen aurkezpena. On ekin eta ongi jan! txapelketako sari banaketa.
– 19:30 Taberna ibiltaria: Adin guztientzako poteo musikatua Antiguako kaleetan zehar
– 20:30 Ziburuko ikastolaren aldeko tributo kontzertua Txantxarrekan: Kolpatu (Kortaturen bertsioak) eta Berri Tzaarrak (Berri Txarraken bertsioak).
– 22:00 Mus Txapelketa Antiguotarrak elkartean.
Urtarrilaren 24a, larunbata
11:00 Kuadrilen jolasak.
12:00 Ttuntturroak eta pertsonaia mitologikoak.
13:00 Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
13:30 Alejandro Auzmendi Satza-ri lore eskaintza.
14:30 Kuadrillen bazkaria Ibaetako frontoian.
17:30 Haurrentzako jolasak Antiguako frontoian, Haurtxokoak antolatutako ekitaldia.
18:00 Helduentzako antzerkia Lugaritzen: Poxpolo ta konpainia.
18:30 Elektrotxarangarekin kalejira, Ibaetatik Antiguako tunelera.
21:00 Egiako kuadrillei ongi etorria.
21:00 Kamioi musikatua, elizatik abiatuta.
23:00 Berbena Trakets taldearekin, Antiguako frontoian.
[/box]
Ondarretan egin ohi duten zaldi lasterketa igandean, hilaren 11n, izango da.
Jaiak ofizialki hilaren 15ean hasiko dira, egun horretan piztuko baitute txupina. Astebukaera honetan, ordea, egitarauko ekitaldirik ikusgarriena egingo dute, zaldi lasterketa Ondarreta hondartzan, 13:00etan. Hipodromo itxura hartuko du hondartzak, hondar gainean lehiatuko dira eta parte hartzaileak. Ikusle andana erakarri ohi du proba honek, zaldi lasterketa bat gertutik ikusteko aukera paregabea baita.
Hurrengo astean, ostegunean (hilak 15), berriz ere motorrak berotzen hasiko dira antiguatarrak. Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte eta Txantxarrekan rap gaua prestatuko baitute txupinaren bezperan. Ostiralean (hilak 16) festa piztuko da 19:00etan, txupina lehertzearekin batera, eta poteo elegantean hasiko dira ospatzen auzoko jaiak, Benta Berritik Matia kalerantz.
Lipdub antiguatarra, erabakitzeko eskubidearen alde
Urtarrilaren 17an, larunbata, eguerdi partean, kalejira batek auzoa zeharkatuko du punta batetik bestera eta bideoz grabatuko dute -lurretik, itsasotik eta airetik-. Haizearen Orrazian abiatuko da ekimena eta, Matia kalean barrena sartuko da, Sert plazaraino. Bertan, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Lipdub honetan auzoko elkarte, eskola, kirolari, gaztetxe, txaranga, dantzari, patinatzaile, kalderero, danborrada eta abesbatzek parte hartuko dute.
500 lagun kuadrilen egunean
Koadrilen eguna berezia da antiguatarrentzat eta aurten ere koadrilen desafioak egingo dituzte eta sari bereziak izango dituzte irabazleentzat. Guztira 500 lagun elkartuko dira egun berezi honetan. Ibaetako frontoian bazkari goxoaz eta festa giro alaiaz gozatuko dute. Arratsaldean txarangarekin batera poteoan egingo dute Antiguoko frontoi ingurura itzulia, klasikoa den trakets taldearen berbenaz gozatzeko. Haur, gazte eta heldu, denak dantzara!
Joseba Irazokiren kontzertua Dokan
Hilaren 22an musika emanaldi berezi bat egingo dute Dokan. Joseba Irazoki musikari beratarrak kontzertu bat emango du 2o:00etan. Hain zuzen, duela bi urte Antiguan, Lugaritzen, eginiko kontzertu batean erein zuen disko honen hazia Irazokik. Emanaldi horretan hainbat lagunekin batera aritu zen gitarra jotzailea, tartean, Beñat Axiari soinu aztia. Bada, kontzertu hartan parte hartu zuten musikariak estudioan elkartu eta 2009an plazaratutako Euria ari du (Moonpalace) bikainaren jarraipena gauzatu dute. Sarrerak jada 7 eurotan eskura daitezke. Egunean bertan 9 eurotan izango dira salgai.
[box]