Goya saria jasotzeko proposatu dute 'Loreak'
El Niño, La isla mínima, Relatos salvajes eta Magical Girl filmekin lehiatuko da Loreak, Espainiako Zinema Akademiak ematen dituen Goya sarietan film onenarena eskuratzeko. Musika atalean ere saritua izan liteke filma, Pascal Gaignek Loreak-erako egindako musika ere hautagaia baita Goya sarietarako.
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filmak 11 aste daramatza jada zinema aretoetan, eta 50.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dute. Urrezko Maskorra irabazteko lehiatu zen Donostiako Zinemaldian, eta nazioarteko beste hainbat jaialditan proiektatu dute.
Film Onenaren Goya sarietarako proposatutako filmen trailerrak: