Eskuratu doan Kike Amonarrizen ‘Azken Txorakikeriak’ liburua!
IRUTXULOKO HITZAren harpidedun eta sustatzaile izateak badu saria. ‘Argia’ astekariari esker, Kike Amonarrizen txiste-bilduma berriaren bost ale zozkatuko ditugu.
1980. urtean hasi zen Kike Amonarriz umoreari tarte bat eskaintzen Argia-ko orrialdeetan, Titiriteroak sailean. Geroztik, astero-astero txisteak argitaratzeari ekin zion tolosarrak, eta horien hainbat bilduma plazaratu ditu aldizkari horrek; lehenbizikoa 1983an, Arpa jotzen izenburuarekin. Ordurako Euskal Herri osoan barrena zebilen Amonarriz, Joxe Ramon Galarragarekin batera, txiste afariak egiten. 1998an Txorakikeriak saileko estreinako alea eman zen argitara; aurtengo Durangoko Azokan salgai jarri zen Azken Txorakikeriak, berriz, bosgarrena da. Liburua, azken hamarkadan Argia-n argitaratutako txisteen hautaketa da.
IRUTXULOKO HITZAren harpidedun edo sustatzaile bazara, liburu bat eskuratu dezakezu doan! Zozketan parte hartzeko idatzi zozketak-irutxulo@hitza.eus helbidera edo deitu 943 467236 telefono zenbakira. Harpidedun edo sustatzailearen izen-abizenak, telefono zenbaki bat eta zein auzotakoak zareten zehaztu behar dituzue! Parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 20a izango da. Irabazleen izenak urtarrilaren 23ko IRUTXULOKO HITZAn argitaratuko ditugu. Zorte On!