'Irudi Fantastikoa' erakusketa ikusteko azken egunak
Kubo aretoko erakusketa urritik dago irekita. Espainiako hainbat artisten lanak bildu dituzte bertan; Goyaren garaitik gaur egunera arte, era batera edo bestera elementu fantastikoak erabili dituztenak beren lanak egiteko erreferente gisa, horrela poetika liluragarriak garatuz eta beren sormena aske utziz. Hilaren 25a izango da bisitatzeko azken eguna. Aretoa irekita dago asteartetik igandera, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara.

