Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez arbuiatu du 'Charlie Hebdo' aldizkariaren aurkako atentatua
Erasoa salatzearekin batera bere samina eta elkartasun osoa agertu dio eraso horretan hilik edo zauriturik gertatu diren pertsonen familiei, hala nola Charlie Hebdo astekariko langileei eta, noski, Frantziako herritarrei. Donostiako Udala gaur ere Charlie Hebdo dela adierazi dute ohar baten bidez. Charlie Hebdo-ren aurkako atentatuak adierazpen askatasuna jo mugan hartzen duen heinean oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako erasoa dela adierazi dute.
“Adierazpen askatasunaren defentsan, giza eskubideen eta kultur aniztasunaren alde zein eskubide demokratikoen defentsan irmoki eta batera erantzueko uneak dira hauek, eta batasunetik erantzun behar diegu eskubide demokratikoen aurkako eraso orori”, gaineratu dute.