Urteko lehen Donostitruk egingo dute larunbatean
Hilero bezala, bigarren eskuko merkatua, egingo dute larunbatean, hilaren 10ean. Ohiko moduan, Donostitruk Donostia 2016ren gunean egingo da, Easo kaleko 43. zenbakian, 10:00etatik 14:00etara. Gabonetako opariak izango dira hilabete honetako Donostitruken protagonista, eta bestela ere arropa, osagarriak, liburuak, CDak eta jostailuak ere salduko dira bertan ipiniko diren 40 postuetan. Postu horietatik 7 elkarteenak izango dira. Edonor joan daiteke bigarren eskuko objektuak begiratzera eta erostera.
Merkatuaren barnean jarduera berezi bat ere egongo da: Gazteria Sailak, Martuteneko Haurtxoko eta Gaztelekuan egiten ari diren Birziklatu proiektuari loturik, haur eta familiei zuzenduriko hainbat eskulan egiteko aukera eskainiko du. Eskulan hauek berrerabilitako materialarekin egingo dira eta banaka nahiz taldean parte hartu ahal izango da.
Antolatzaileen postuan ekarri behar dituzu merkatuaren egun berean goizeko 9:30etik 10:00ra bitartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren, utzi egiten dira, eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzea itzuli beharra dago.