Abian da Dock of the Bay jaialdia
The Doors, Pulp, Freddie Mercury eta Spandau Balleten inguruko film dokumentalak eman dituzte asteburuan. Gaur eta larunbata bitartean jaialdiak lan gehiago eskainiko ditu Trueban eta Antzoki Zaharrean. Kikol Grauren Eskorbuto, las más macabras de las vidas, Carlos Iglesias Serrano eta Xabier Agirre Arenazaren Doctor Deseo: Busco en tus labios eta Matt O’Caseyren Tubular Bells: The Mike Oldfield Story daude, besteak beste.
Film emanaldiez gain, festak, kontzertuak eta erakusketak ere prestatu dituzte. Egia kultur etxean Diego Besne marrazkilariaren erakusketa ireki dute, eta Principe zinema aretoan Irene Mariscal argazkilariarena.