Atxiloketen aurka, mobilizazioetara deitu dute
Gaur Guardia Zibilak egindako atxiloketen harira elkarretaratzea egingo dute Intxaurrondon Zubiaurreko zubian, 19:30ean. Arantxa Aparicio intxaurrondotarra atxilotu dute, besteak beste. Bihar, Artzain Onaren plazan egingo dute protesta, 19:30ean.
Egian ere kontzentrazioa egitekoak ziren gaur 19:30ean, Eizmendin, baina bertan behera utzi dute. Nuria Alzugarai eta Iñigo Balda auzipetu egiatarrak aske uzteko protesta zen, 04/08 sumarioko 35 auzipetuen artean baitaude bi donostiarrak.
Etxerat elkarteak biharko, asteartea, prentsaurreko masibo bat egingo du 11:00etan, Trinitate Plazan. Auzipetuak defentsa juridikorik gabe utzi nahi dituela salatuko du elkarteak.