San Sebastian martxa joko dute igandean, erabakitzeko eskubidearen alde
Gure Esku Dago mugimenduak Konstituzio plazan egingo duten ekitaldi batean parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Danborradako jantziekin joateko eskatu du, ekitaldiari aniztasuna eta kolorea emateko. Gainera, San Sebastian martxa joko dute parte hartzaileek. Familia argazki bat ere egin nahi dute. Igandean, hilaren 18an egingo dute ekitaldia, 11:30ean.

