Parkea ireki zutenetik bost lurjauzi izan dira. (Argazkia: Udala)
Otxoki aldean abenduan harriak erori zirela salatu du Martin Ibabe EAJko zinegotziak.
EAJk interpelazioa jarri du, udal gobernuari Ametsagainako parkea konpontzeko proiektua aurkeztu dezan. Duela urte batzuk parkea ireki zutenetik bost lurjauzi izan dira bertan, eta eragindako kalteak konpontzeak 15 hilabete eman ditu. EAJko zinegotzi Martin Ibaberen esanetan, arrisku egoera larriak eragin dituzte lurjauziek, nahiz eta udalak zonaldea konpontzeko inbertsioa egin: “Abenduan, eurien ondrioz, lurjauzi berri bat gertatu zen, bidegorria estaliz. Egoerak ezin du horrela jarraitu, neurriak hartu behar dira”.
Ibabek azaldu duenez, gune guztiak azterketa bat behako luke, bereziki Otxoki aldeak: “Parkearen inguruan lurren mugimenduak etengabe gertatu dira, eta kalteak larriak eta garestiak izan dira. Hiritarren segurtasuna arriskuan dago gune horretan, eta udal gobernuari eskatzen diogu gunea ikertu eta ondorioak atera ditzala, partxeak jarri ordez behin betiko konponbidea aurkitu dezan”.