Bi Bala taldeak ‘Wassabi’ lana aurkeztuko du bihar Doka Kafe Antzokian
Bertso jarri musikatuen saioa eskainiko dute Barandiaranek, Gurratxagak eta Goikoetxeak
Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxeak osatutako Bi Bala taldeak bertso-jarri musikatuak eskainiko dituzte Doka Kafe Antzokian bihar, 21:30ean. Bertan, Ataun, Orio eta Alegiako hirukoteak Wassabi lan berria aurkeztuko du, Ataungo Xabier Etxeberria baxuarekin batera. Emanaldia doan izango da.
Taldea 2013ko Bertso egunean sortu zen, Ze krisi! saioa tarteko. Handik sortu zen bertso musikatuen esperimentua, umorea eta kritika politikoa nahasten dituena. Gaurko emanaldian bertso jarriak eta abesti ezagunen bertsioak esate baterako, RIP, EH Sukarra, eta Beatles taldeenak. Bertso moldera ekarriak. Eduki aldetik ere ugaria izango da saioa; umorearekin batera hainbat gai landuko dituzte, politika eta gizarte ingurukoak nagusiki. Gaur egun daramaten bizimoduaren kontraesanekin ere jolastuko da hirukotea.