Diru laguntzak eskatzeko epea irekiko du bihar udalak
Eskaerak hilabete batez aurkeztu daitezke, eta udalak uda aurretik egingo ditu ebazpenak.
Bihar irekiko du udalak diru laguntzak eskatzeko epea. Hiriko erakunde eta taldeei zuzendutako deialdi bakarra da, eta otsailaren 16a arte aurkeztu daitezke eskaerak. Udalak uda baino lehen egin nahi ditu ebazpenak.
Horrela, atalez atal adostutako diru partidak argitu ditu udalak:
– Gizarte Ekintza: 284.600 euro.
– Auzoak eta herritarren partaideza: 56.625 euro.
– Garapenerako lankidetza 523.385 euro.
– Sentiberatzea eta garapenerako hezkuntza 224.308 euro.
– Berdintasuna: 43.300 euro.
– Gazteria: 47.300 euro.
– Giza eskubideak: 50.300 euro.
– Ingurumena: 4.500 euro.
– Euskara zerbitzua: 37.525 euro.
– Kultur aniztasuna: 33.000 euro.
– Donostia Kultura enpresa erakunde publikoa: 67.268 euro.
Horrekin batera, udalak hainbat aldaketa egin ditu diru laguntzen oinarrietan, eta aurtem lau puntu nabarmendu dituzte. Hala, lurralde ikuspegitik lan komunitarioa egiten dute auzo elkarteek lehentasuna izango dute, eska daitekeen diru kopuru maximoa jaitsi dute proiektu gehiago babestearen mesedetan, osasuna sustatzen duten jarduerak bultzatuko dituzte, eta euskararen aldeko diru laguntzetan ez zaie berdina emango proiektu handi eta txikiei. Azkenik, 1.000 euro baino gutxiagoko proiektuaetan %100 laguntzeko neurria bertan behera utzi dute.
Ikastaroak elkarteentzat
Diru laguntzen eskaera konplexua da elkarte batzuentzat, eta horregatik, udalak martxan jarri ditu prozesuari aurre egiteko ikastaroak. Hauek hilaren 26tik otsailaren 9ra arte izango dira Okendo kultur etxean. Bestalde, eskaerak eskatzeko informazioa eskuragarri dago udalaren [ilink url=”www.donostia.org/partaidetza”]webgunean.[/ilink]