(Argazkia: Gure Esku Dago)
Hainbat danborrari elkartu dira Konstituzio plazan, erabakitzeko eskubidearen alde.
San Sebastian egunerako gutxi falta da, eta Gure Esku Dago mugimenduak ekitaldi berezi bat egin zuen atzo, igandea, Konstituzio plazan. Danborrariz jantzita bildu ziren hainbat herritar, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Elkarrekin Gure Esku Dago dinamikaren kanta jo zuten danborraz. Azpeitian ere abestia entseatzen ari dira eta jaietan plazan joko dute, danbor taldeek bai udaleko ordezkariek bat egin dutelako Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikaren proposamenarekin.
[Gallery=213]